Irlandako Gobernua
Irlandako Gobernua (Eskoziako gaeleraz: Rialtas na hÉireann; ingelesez: Government of Ireland) Irlandako Errepublikan botere betearazlea gauzatzen duen gobernua da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gobernuaren burua Taoiseach edo Lehen Ministroa da. Aldiz, Lehen Ministro ordeari Tánaiste deritzo eta Taioseachak Gobernua osatzen duten kideen artean aukeratu ohi du. Irlandako Konstituzioaren arabera, gobernuak 7 eta 15 kide artean osatuta egon beharra du, hauetako bakoitza ministerio baten buru da, eta ministro hautatua izateko Oireachtas (Irlandako Legebiltzar Nazionala) legebiltzarreko kidea izatea derrigorrezkoa da.
Oireachtas legebiltzar nazionala bi ganberatan banatua dago: Dáil Éireann (behe ganbera) eta Seanad Éireann (goi ganbera).
Gaur egungo Taoiseach karguan Fine Gael alderdiko Enda Kenny politikaria dago eta Tánaiste karguan berriz Alderdi Laboristako Joan Burton politikaria.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irlandako Gobernuaren webgunea (Ingelesez) (Gaeleraz)